ELKARBIZITZA

Ikasleen eskolaldia arrakastatsua izateko eskola komunitateko kide guztien ongizatea bermatzea du helburu.

Hezkuntza prozesuan gizarteratzeko eta herritar aktiboak izateko beharrezkoak dituzten gaitasunak eskuratzeko baliabideak eskainiz.

 

Eskolako giro atseginak segurtasuna, ongizate pertsonala eta taldekoa ematen du. Horrek ikasleei curriculuma aurrera eramatea eta eskolako inguruan integratzen laguntzen die.

Gure nahia da, bakearen kulturan, parekidetasunean, errespetuan, erantzukizunean, besteei laguntzen eta elkartasunean, oinarritutako hezkuntza izatea, gatazkak elkarrizketaren eta adostasunaren bidez konpontzen dituena.


Elkarbizitza positiboaz ulertzen dugu errespetuan , elkarrizketan, partaidetzan eta berdintasunean oinarritutako harremanak, non denok onartuak, eta integratuak sentituko garen eta gatazken kudeaketa aberasgarria emango den.

Elkarbizitzaz espero dugu errespetuzko komunikazioa, entzuten jakitea, partaide sentitzea , interakzio positibo bat izatea eta sortzen diren gatazkak modu positiboan bideratzea. Uste dugu honela  harremanak aberasgarriagoak eta estuagoak izango direla eta elkarlana bultzatuko dutela.

Gaur egun eskolak jasaten duen espazio faltak zailagotzen badu ere kontsideratzen dugu espazio eta denbora guztietan beharrezkoa dela  elkarbizitza positiboan aritzea.

Arauak denon artean adostuak izango dira,  gatazkak konpontzeko eta elkarbizitza eraginkorra ahalbideratzeko tresna bat bezala ulertuko dugu; tratu berdintasuna, harreman hobeak, jarrera egokiak, lasaitasuna, beharrak , nahiak , guztion partaidetza eta adostasuna, islatuko dute.

Ikastetxe honetan kontsideratzen da gatazka sortzen dela berdintasunezko eta errespetuzko harremanak apurtzean. Elkarbizitzan gertatzen da  eta aukera bat eskaintzen du hausnarketarako eta pertsonaren hobekuntzarako; begiratu behar den zerbait da eta konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dugu. Gatazkaren eraldaketan eta ebazpenean beharrezkoa da norberak kontzientzia hartzea, aldaketa batzuk egitea eta denon arteko adostasuna lortzea.