Proiektua

 

Proiektua: Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke.

Zergatia:

- Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko

prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dutelako.

- Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra

eta hark sortzen dituen premia berriei erantzunbeharra

daukagulako.

- Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako.

- Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gureeskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako.

- Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako.

Helburuak:

  • Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea.

  • Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde batzuekin elkarlanean jardutea.

  • Aniztazuna balio positibotzat berreskuratu, sendotu eta garatu.

  • Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatu.

  • Ikasleek, jarrera eta ideiak ispiritu kritikoz aztertu dezaten lagundu.

  • Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakutsi.