EBALUAZIOA

Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioak izaera orokorra, banakakoa, etengabekoa eta orientatzailea izango du. Ikasle bakoitzaren eta guztien garapena jasoko duena eta hezkuntza prozesuaren jarraipenerako ereduak ezarriko dituena. Etengabekoa eskolarizazio prozesu osoan eginda. Pertsonaren osotasuna kontutan izanda eta prozesuan parte hartzen duten guztien iritziekin. Beraz, ebaluazioa prestakuntzarako, orientatzeko eta hezkuntza-prozesua zuzentzeko izango da.

Ebaluazioaren oinarrizko erreferenteak.

1.- Etapako irakasle-taldeari dagokio, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako curriculumak finkatzen diren Dekretuetan xedatutako helburuak eta curriculum edukiak testuingurura eta ikasleen ezaugarrietara egokitzea.

2.- Ikaskuntza-prozesuaren ebaluaziorako oinarrizko erreferenteak honako hauek izango dira:

a)    Etapako edo hala badagokio ziklo desberdinetako helburu orokorrak.

b)    Esperientzien eremuetako helburu orokorrak.

3.- Ikastetxe bakoitzeko irakasle-taldeak, bere curriculum-proiektuan ebaluaziorako irizpideak eta jarraibideak proposatu behar ditu, hartara ziklo bakoitzean izandako bereganatze-maila eta gaitasunen garapena baloratu ahal izateko.


4.-.Tutoreei dagokie, Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren norabideen barruan, ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa egitea.

5.- Ikaskuntza-prozesuaren balorazioa koalitatiboki adieraziko da, haurrek egindako aurrerapenak azalduz, eta hala badagokio, izandako errefortzuak eta egokitzeko neurriak ere azalduz.