ES | EU

BIDELAGUNA

 

 

 

 

Programa, aniztasunari ematen dizkiogun erantzunetariko bat da eta honen helburua, egoera behartsuenean dauden eta zailtasunak dituzten hirugarren zikloko ikasleen eskolaratze prozesuaren aukerak hobetzea da, eskolako arrakasta indizeak hobetzeko.


Horretarako, ekintza zehatz batzuk antolatzen dira eskola orduetatik kanpo oinarrizko konpetentziak hobetzeko, hain zuzen ere eduki instrumentalei dagozkienak, baita ikaskuntza estrategiei eta elkarbizitzarako harremanei dagozkienak. Proiektuaren gauzatzea hezitzaileen (eskolaz kanpoko irakasleak) bitartez egiten da eta astean 4 orduz egoten dira ikasleekin. Bostgarren ordu bat dute ere ikastetxearekin zein familiekin koordinazio lanak bideratzeko.

 

Programaren hartzaileak:

 

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak.

 

Noiz gauzatu nahi da:

 

  • 2016-2017 ikasturtean.

 

 

Programa honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:

 

 

  • Eskola-orduetatik kanpo ikasle taldeari orientazio pertsonalizatua eskaintzea

  • Denbora antolatzen lagundu.

  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetu

  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetu

  • Irakurketarako ohitura bultzatu.

  • Arlo instrumentaletan ezagupenak eta trebeziak sendotu.

  • LH eta DBH arteko trantsizioa leuntzen lagundu.

  • Ikaslea taldean eta ikastetxean integratzen lagundu.

  • Bere aukera akademikoak areagotzeko ikaslearen auto-estima indartu.

  • Gurasoek arlo akademikoan izan behar duten inplikazioa bultzatu eta guraso eta ikastetxearen arteko komunikazioa sendotu.

 

Arduradun orokorra:Mertxe Ziardegi eta Edurne Alonso

Irakaslea: Aitor Juaristi

Norentzat:IKASLEENTZAT

Hezkuntzako web orria

                  

 

© arrasateherrieskola
Fax: 943797774 | Fax: 943790152 | arrasatehe@arrasatehe.eus