ES | EU

KALITATEA KUDEATZEKO SISTEMA

Helburuak

·         Ikastetxeetan, etengabeko hobekuntza-prozesuak sustatzea, erraztea eta bultzatzea.

·         Ikastetxeei, etengabeko hobekuntza-prozesu arrakastatsuak izateko, beharrezko informazioa, tresnak eta aholkularitza ematea.

·         Zeinahi esparrutan praktika onak dituzten ikastetxeen sarea osatzea, besteentzat jarraitu beharreko eredu bihur daitezen .

 Baldintzak  
"Kalitatea Kudeatzeko Sistema" proiektuak era sistematikoan esku hartzeko esparru bat eskaini nahi du, ikastetxe bateko hezkuntza-jardueraren eremu nagusiak hobetzeko. Baldintzek ondorengo esparruak jorratu nahi dituzte: plangintza, irakaskuntza-ikaskuntza, ezadostasunen kudeaketa eta agirien kontrola. Baldintzek aipatutako hezkuntza-jardueren kudeaketari lotutako zehaztapen eta eskakizunak zehazten dituzte, hezkuntza-jarduera horiek ikastetxeen kalitatea kudeatzeko sistemaren gutxienezko kalitatea bermatzeko nabarmentzat jotzen baldin badira.

 

Sistemaren baldintzak
1.Zuzendaritzaren ardurak.
2. Irakaste-plangintzaren prozesua.
3. Irakatsi eta ikasteko prozesua.
3.1. Harrera azpi-prozesua
3.2. Programazio azpi-prozesua.
3.3. Gelako jardueren azpi-prozesua.
3.4. Ebaluazio azpi-prozesua.
3.5. Tutoretza azpi-prozesua.
4. Ezadostasunak kudeatzeko prozesua.
5. Agiriak kudeatu eta kontrolatzeko prozesua.
6. Ebaluazio eta barne auditorien prozesua.
 

© arrasateherrieskola
Fax: 943797774 | Fax: 943790152 | arrasatehe@arrasatehe.eus