ES | EU

ESKOLAKO HEZKUNTZA PROIEKTUA

Arrasate Herri Eskolako lehentasun nagusia erlazio guztietan mantentzen den printzipio filosofiko honetan oinarrituta dago: “pertsonengan sinestea edozein adin, zailtasun edo ezgaitasun izan arren”. Umea kontutan hartu behar da pertsona esperientzia paregabe bezala, horrela umea hezkuntzaren erdigunean kokatzen dugu.

Eskola inklusiboa eta hezkidetzan oinarritua da gurea, banan banakako irakaskuntzan oinarritzen dena. Hau da, haurraren ingurune soziokulturala kontutan hartuz bere aurrezagutzak, nahiak, ahalmenak eta interesak ardatz hartzen ditu honekin, ikasleen aniztasuna errespetatzea eta bultzatzea ahalbideratzen duelarik.


Arrasate Herri Eskolan euskara da gure hizkuntza, euskaraz irakasten ditugu arlo gehienak, euskararen erabilera guztion artean bultzatzen dugu, gure identitatearen ezaugarri bat da eta. Euskal kulturaren transmisioa  da gure helburuetariko bat. Honekin batera ikasle eleanitzak izatearen alde egiten du ikastetxeak.
Ikastetxe demokratikoa, parte-hartzailea, akonfesionala eta integratzailea da gurea. Hezkuntza Elkartea osatzen duten partaide guztien (gurasoak, ikasleak, irakasleak eta irakasleak ez diren langileak)  askatasuna, giza eskubideak eta tolerantzia bermatzen dituena.

Hezkuntza prozesuan zehar, autonomia, gaitasunen garapena, auto-estimua, sormena,  jakin-mina, aniztasuna eta  kritikarako gaitasuna bultzatzen ditu.

Irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute, ikasleek beraien gaitasunak bermatzeko.

Familiaren eta eskolaren arteko elkarlana bideratzen da. Horretarako ezinbestekoa izango da gurasoelkartearekin koordinatzea.


 

© arrasateherrieskola
Fax: 943797774 | Fax: 943790152 | arrasatehe@arrasatehe.eus