ES | EU

METODOLOGIA

Gure metodologia ikuspegi eraikitzailean oinarritzen da, ikasgaiak proiektuka eta modu globalizatuan lantzea helburu izanik.

 


Horren arabera, ikasleak bere ikasketak eraikitzen ditu, hauen arduradun eta protagonista izanik. Bide horretan, pentsatu, jolastu, ikertu, behatu, sailkatu eta bere lana antolatu eta ekoiztu behar du. Beraz, metodologia ERAGINKOR bat dugu, konpetentzietan oinarritutakoa, jakitearen logikatik egiten eta erabiltzen jakitearen logikara igarotzen dena. Haurraren garapen orokorra da gure hezkuntzaren xede nagusia eta ikaskuntza esanguratsua bultzatzen du. Aprendizaia, ingurunearekiko elkar eraginean sortzen den banakako prozesua da eta errealitatetik oso hurbil dauden bizipen egoerak erabili behar dira.

 


Ikaslea eskolara behar eta interes konkretu batzuekin iristen da eta gure helburua horiek giro afektiboan lantzea izango da.

 


Ikastetxea Haur Hezkuntzan bi ziklotan banatuta dago 2 eta 3 urteko gelak eta 4 eta 5 urteko gelak. Lehen Hezkuntzan 3 ziklotan  banatuta dago

© arrasateherrieskola
Fax: 943797774 | Fax: 943790152 | arrasatehe@arrasatehe.eus